Albisteak

 

Larrabetzuko udaleku irekiak:

Larrabetzuko Udalekuak 4—16 urte bitarteko umeentzako zuzenduta dagoz. Hauek, bi tadeetan banatuko dira, adinaren arabera:

  • 4-6 urte bitartekoak
  • 7-10 urte bitartekoak
  • Egunak: ekainaren 24tik uztailaren 19ra arte
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara. Txango egunetan 10:00etatik 18:00etara.

Abentura udaleku itxiak:

Abentura Udalekuak 10—16 urte bitarteko gazteentzako zuzenduta dagoz. Hauetan, (2003-2009) urteen artean jaiotakoak hartu ahal izango dabe parte. 5 egunetako egonaldia egingo dabe  Astitzeko aterpean eta bertan abenturazko ekintza ezberdinak burutuko dabez. Udaleku hauek, uztailaren 1etik 5era izango dira.

Izena emotea:

1. Larrabetzuko UDA programan parte hartzeko, 2019ko maiatzaren 20tik 31ra emon beharko da izena Angulerin, biak barne. Izena emoteagaz batera umearen Osakidetza txartelaren eta kontu korronte zenbakia agertzen den agiriaren kopia entregau beharko dira. Ezinbestekoa da hauek, izena ematen den momentuan entreqatzea. Lekuak mugatuta dagoz eta, horrenbestez, honako alderdi honeek hartuko dira kontuan:

  • Larrabetzun erroldatuta egotea.
  • Ezarritako epean emotea izena.
  • Aurreko udako kanpainan izena emon badabe, gitxienez saioen erdira joan ¡zana (baldintza hau bete ezean, izena emon ahal izango dabe, baina beti be zerrendako azkenak izango dirala kontuan hartuta, zozketea egin arren).

2. Izena emoteko epea amaitu ostean eskaereak eskainitako Iekuak baino gehiago badira, zozketea egingo da (***). 2019ko ekainaren 5ean (eguaztena), 17:00etan, Anguleri Kultur Etxean.

 Izen emote fitxa udalekuak 2019 (PDF 509KB)

Izen emote fitxa udalekuak 2019 (WORD 282KB)

Izen emote fitxa berritua 2019 (PDF 443KB)

Izen emote fitxa berritua 2019 (WORD 121KB)

Izen emote fitxa berritua 2019 II (PDF 185KB)

Izen emote fitxa berritua 2019 II (WORD 124KB)

Programak 2019 (PDF 1,15MB)

Uda gazte programazioa (PDF 70KB)

Udaleku irekiak programazioa 2019 (PDF 62KB)