Albisteak

 

Zerbitzu hau Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dute, eta honako eginkizun hauek ditu:

a) Pertsonei eta familiei honako alderdi hauei buruzko informazioa ematea:

  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioei buruz: zer premia eta egoerei erantzuten dieten; norentzat diren; haiek lortzeko baldintzak eta prozedurak; hala badagokio, aplikatutako prezio publikoa; eskaintzen duten arretaren intentsitatea; hainbat prestazio eta zerbitzu konbinatzeko aukera; prestazio eta/edo zerbitzu bakoitzaz arduratzen den administrazioa.
  • Beren eskubideak eta betebeharrak, premien balioespen bat eta, hala badagokio, gizarte-diagnostiko bat eta Arreta Pertsonalizatuko Plan (APP) bat izateko eskubidea bereziki azpimarratuta.
  • Prestazio eta zerbitzu bakoitzak, eta, hala badagokio, haien modalitateek tartean sartutako pertsona guztiei eragiten dizkieten kostuak eta etekinak, ekonomiari dagokionez ez ezik, denborari, osasunari eta lan-gainkargari dagokionez ere.
  • Eskaeraren bilakaera.

b) Dagokion pertsonaren eta haren testuinguruaren hasierako balioespena egitea, eta, balioespen horren oinarriaren gainean ondorioztatzen bada beharrezkoa izan litekeela jarraipena egitea eskatzen duen esku-hartze bat, hasierako gizarte-diagnostiko bat egitea; horretarako, pertsona eta familia interesdunen eta haien laguntza-sarearen partaidetza izango da beti, ahal den neurrian.

c) Pertsonari edo pertsonei informazioa ematea Zorroaren prestazio ekonomikoari eta/edo zerbitzuari edota prestazioen eta zerbitzuen konbinazioari buruz, haiek dituzten premiei erantzuteko egokiena zein den jakin dezaten, eta/edo, bidezkoa bada, arreta emateko beste sistema edo politika batzuetako baliabideetara bideratzea.

d) Diagnostikoak horrelakorik gomendatzen badu, kasuan erreferente gisa jardungo duen profesional bat izendatzea. Profesional horrek, pertsona eta/edo familia erabiltzailearen partaidetzarekin, Arreta Pertsonalizatuko Plan bat egingo du eta Plan horren kudeaketa hartuko du bere gain, tartean sartutako beste sistema eta agente batzuekin koordinatuta, Arreta Pertsonalizatuko Planean aurreikusitako jardunak abian jarriz eta Plan horren jarraipena eta aldizkako ebaluazioa eginez. Hori guztia, kasuaren erantzukizuna erreferentziazko beste profesional baten esku uzten ez denean izan ezik, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 19. artikuluan eta Dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera.

e) Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak lortzeko aukera antolatzera bideratutako izapidetze-, kudeaketa- eta koordinazio-eginkizunak gauzatzea.

f) Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arreta eta babesa eska dezakeen biztanleriaren gizarte-premiak atzematea eta behar diren jardunei hasiera ematea.

Zerbitzuaren helburu nagusia pertsona eta familia erabiltzaileei Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema lortzeko informazioa ematea da, eta, hala badagokio, beste arreta-sistema batzuetara bideratzea.

Memoria (PDF 1,33MB)

Informazio gehiago (PDF 757KB)