Albisteak

 

Urtarrilako plenoan udalak eta Bizkaiko Done Jakue Bideko Ospitalari Bolondresen Elkarteak  hitzarmena sinatu zuten.

EHBilduk alde, EAJ-PNV kontra.

Ekimen honen ondorioz izandako onurak gogorarazten ditugu:

  • Hiru urtetan 7.121 pertsonek gaua eman dute aterpean, gure herria ezagutu dute, bertoko esperientziak partekatu dituzte, antolatutako ekintzetan parte hartu dute, gure dendetan, tabernetan, jatetxeetan, … kontsumitu dute.
  • Udalak 7.000 € jaso ditu aterpetxea kudeatzen duten elkartearen aldetik. Diru hori herriko zerbitzu sozialetarako izan da.
  • Herriko elkarteek, dendariek, jatetxeetakoek, … oso era baikorrean baloratu dute aterpearen eragina Larrabetzun.

 Hitzarmena (PDF 256KB)