Albisteak

 

Kalean egon da hilarria orain arte, eta, harekin zer egin erabaki bitartean, babesean gordetzea erabaki du Larrabetzuko Udalak.

1936ko gerra eta ondorengo urteetako oroimen historikoa berreskuratzeko egitasmoa lantzen ari da Larrabetzuko Udala, eta Alemania naziak 1936ko gertakarietan izan zuen parte hartzearen erakusleetako bat da herrian dagoen Hans J. Wandel hegazkilariaren hilerria. Landa batean izan da orain arte, inolako babesik gabe, eta izan ditzakeen kalte edo higatzeak saihesteko gorde du udalak.

Hobia gorde egin du, harekin zer egin pentsatu bitartean. 1936koa zer izan zen erakusteko baliatu liteke hilarria: azaltzeko ez zela “herri, nazio edo estatu bereko biztanleen arteko gatazka” bat izan; ez “gerra zibil” ezta espainiar soila ere.

Aski ezaguna da Alemaniak eta Italiak izan zuten protagonismoa, gerra egiteko modu berria frogatzeko aukeratu baitzuten Mussolinik eta Hitlerrek Bizkaia. Alemanez, blitzkrieg, edo, italieraz, guerra celere. Taktika: etsaien frontea bonbardatu eta guztiz txikitu, artilleria bidali, eta, ondoren, infanteria; hori guztia, «gizarte zibilarekiko inolako begirunerik gabe», Francorekin egindako hitzarmenaren arabera. Herman Wilhem Goring politikari naziak Nurenbergeko epaitegian aitortu zuen euskal lurraldea Luftwaffe Alemaniako aire armadaren «proba bankua» izan zela. Larrabetzuk baditu errealitate horren bi lekuko, bi hegazkin erori baitziren herrian bi hilabeteko epean: maiatzaren 13an lehena, eta ekainaren 11n bigarrena.

Bizkargitik egin zioten tiro lehen hegazkinari, 1937ko mailatzaren erdialdean. Paraxutari esker salbatuz en Hans J. Wandel hegazkilaria, 23 urteko arkitektu alemaniarra. “Atzo herri bat lurperatu genuen”, zioen Wandelek gordeta zituen papelen artean aurkitu zuten gutun batek. Gernikako bonbardaketan parte hartu zuen Wandelek, eta heriotza zigorra ezarri zioten horregatik. Hil aurretik, baina, Alemaniara itzuli zen. 1942 hil zuten, Bigarren Mundu Gerran, Errusiako frontean.

Hilabetera erori zen bigarren hegazkina: Burdin Hesiaren kontrako erasoaren abeleran. “Fusilaren tiroekin hegazkin bat eztandarazi zen airean. Hegazkina Larrabetzutik gertu herori zen, txiki eginda, eta pilotu alemana guztiz kiskalita. Paraxuta “urdin argia” gudarien artean banatu zuten”, azaldu zuen Pablo Beldarrainek Historia Critica de la Guerra Civil liburuan. Faxistak Larrabetzura sartzear zeudela hil zuten August Wilmsen, eta Burdin Hesia hautsi eta herrira sartu ondoren hobia ere jarri zioten herrian. Hor da ordutik: uriaren eta eleizaldera bidean. Hala dio hobiak: Hemen erori zen 1937ko ekainaren 1ean, Espainiaren alde, August Wilmsen, 1913ko martxoaren 14ean, Kefrelden jaioa. Hainbat herritarren gogoratzen dutenez, 1936ko gerra bukatu ondorenean ere, autobusa etortzen zen Alemaniatik Larrabetzura, hegazkinlariari omenaldia egiteko.