Albisteak

 

Txorierriko Mankomunitateak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du eraso matxista guztien aurrean eta, bereziki, ostiralean Derion gertatutakoaren aurrean.

Gogoratu nahi dugu hau ez dela kasu isolatua, indarkeria matxista egiturazko arazoa da eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazlea da.

Garrantzitsua da gogoraraztea emakumeok ez garela inoiz jasaten dugun indarkeriaren erantzule, indarkeria gauzatzen dutenen ardura da, besterik ez. Eurak dira ardura hori onartu eta edonolako jarrera matxistak desagerrarazteko lan egin behar dutenak.

Guk, erakunde moduan, modu aktiboan, osoan eta koordinatuan lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu, emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazpide oro desagerrarazteko, sentsibilizazioaren, prebentzioaren, jarraipenaren eta emakumeen ahalduntzearen bidez.