Albisteak

 

Larrabetzuko Udalean, urtarrileko plenoan (EHBildu alde bozkatu zuen, EAJ-PNV kontra), Larrabetzuko Udalak, Gurpide Elkarteak, Azurmendi Jatetxeak eta Txinpasmendi Guraso Elkarteak Ingurugiroarem eta Garapen Jasangarriaren inguruan jarduteko jarduera protokolo orokorra, sinatzea onartu zen.

Hemen protokoloaren eranskina (PDF 699KB)
 
Protokolo honen bitartez LARRABETZUKO UDALAK, AZURMENDI JATETXEAK, GURPIDE ELKARTEAK eta TXINPASMENDI GURASO ELKARTEAK Udalerrian ingurumena, lehenengo sektorea, barne komertzioa, garapen jasangarria eta osasun publikoa sustatzeko asmoan hurrengo gaietan politika egokiak garatuko dituzte:

  • Lehenengo sektorea bultzatzeko bertoko produktuen kalitatea eta kontsumoa indartu.
  • Hiri-hondakinen sorrera murrizteko politikak indartu eta hiri-hondakinen bilketa selektiboa, tratamendu jasangarria eta berrerabiltzea sustatu.
  • Ekonomia zirkularra bultzatu.

 
BIGARRENA.- Larrabetzuko Udalaren konpromisoak:

  • Larrabetzuko Udalak aipatutako helburuak lortu ahal izateko beharrezkoak dituen azpiegiturak erabiltzeko konpromisoa hartzen du, beti ere udal azpiegituren erabilerak dituen lege betekizunak errespetatuz.
  • Larrabetzuko Udalak hitzarmen hau hedabideetan publizitatea emango dio eta Larrabetzuko herritarren artean konpromisoak ekarri ditzaketen ekintzen inguruko informazioa eta publizitatea emango die.

 
HIRUGARRENA.- Azurmendi Jatetxearen konpromisoak:

  • Azurmendi Elkarteak inguruko produktuak sustatuko ditu.
  • Azurmendi jatetxeak bere jardueran sortutako hondakinen banaketan praktika ona ezartzeko konpromisoa.
  • Jatetxeak sortzen dituen hondakin organikoak bereiztu eta horiek udalaren kudeaketa sisteman barneratzea eta horrek dakartzan gastuei aurre egingo die.
  • Larrabetzuko Eskolako ikasleekin "Azurmendi" gunera bisita 1 edo 2 eginez kolaboratu. Upategia eta Eneko eta Azurmendi jatetxeen ikustaldia eta "Show Cooking" ekintza bat egingo dira.

 
LAUGARRENA.- Gurpide Elkartearen konpromisoak:

  • Larrabetzun lehenengo sektorean kalitatezko produktuak sustatzeko konpromisoa.
  • Eskolako jantokian bertoko produktuen kontsumoa sustatu, urtaroko produktuetan oinarritutako menuak kontsumitzeko aukera zabalduz.
  • Ingurumenaren zaintza bultzatu, etxebizitzetan eta herriko dendetan batutako hondakin organikoekin konposta eginez.

 
BOSTGARRENA.- Txinpasmendi guraso Elkartearen konpromisoak:

  • Ahal den neurrian, bertoko produktuak kontsumitu eta bertoko merkaritza erabili..
  • Eskolako jantokian sortutako hondakin organikoak Larrabetzuko Udalak daukan kudeaketa sistemaren bitartez tratatzea.
  • Hondakinen bereizketan, birziklapenean eta berrerabilpenean oinarritutako politikak sustatu eskolaren eremuan, hezkuntza eta zabalbide politiken bitartez.