Albisteak

 

11. artikulua.- Kobratzea eta justifikatzea

1.- Diru-laguntza ordainduko da, aurretiaz, onuradunak diru-laguntza eman zuen jardueraren justifikazioa egin eta gero.

2.- Urte osoko elkartearen jardueretarako diru-laguntzak direnean edo euren ohiko urteko jardueretarako erabili behar denean ordainketa aurreratuak eta konturako ordainketak buru ahal izango dira. Gauza bera gertatuko da Larrabetzuko Udalaren diru-laguntza ezinbesteko finantziazioa denean jarduera garatzeko, finantzatzeko beste bide nahikorik ez dagoelako. Kasu honetan elkarteari diru-laguntza jasotzeko eskubidearen aitorpen ebazpenarekin diru-laguntzaren %70 ordainduko zaio eta gainerako %30a diru-laguntza justifikatzerakoan kobratuko du.

3.- Diru-laguntza justifikatzeko hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko da, deialdia ezartzen duen epean.

  • Egindako jardueraren memoria, udalerriko onuradunak adieraziz
  • Jarduerak eragindako diru-sarrera eta gastuen balantzea.
  • Jardueraren ondorioz sortutako gastuen jatorrizko ziurtagiriak, emandako diru-laguntzaren zenbateko osora heldu arte. Ziurtagiri horiek fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan balio duten beste frogagiri baliokideak izango dira.
  • Diruz lagundutako jarduerak / diru-laguntzarekin bakarrik ez funts propioen edo bestelako diru-laguntzen edo baliabideen bidez ere finantzatzen direnean, funts horietan diruz lagundutako jardueren aplikazioa, zenbatekoa eta jatorria kreditatu beharko dira egiaztagirian.
  • Diru-laguntzaren helburua bete dela egiaztatzen duen adierazpena.
  • Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean ordainduta dituela dioten ziurtagiriak.

4.- Egindako jardueren memoria euskaraz gutxienez aurkeztu beharko da.