Albisteak

 

Larrabetzuko alkateak talde publiko bat eratu du Telegramen herritarrekin harreman zuzena izateko. Komunikabide berri honen sorreraren helburua herritarrei alkatearekin zuzenean hitz egiteko aukera ematea da. Tresna honen bidez, herritarrek udalerriari buruzko informazioa kontsultatu ahal izango dute bere gailu mugikorretan.

Telegram mezularitza aplikazio azkarra, erraza eta doakoa da, arintasun eta segurtasuna helburutzat hartzen dituena. Telegram gailu guztietan batera erabil daiteke edozein telefono zenbaki, Tablet edo ordenagailuren bitartez.

Nola sartu talde honetara:

  1. Talde berri honen bidez informazioa jaso ahal izateko, interesatuta dauden pertsonek Telegram aplikazioa gailu mugikorrean deskargatu.
  2. Agendan LARRABETZUKOALKATEA zenbakia sartu: 608 99 82 42 eta telegram erabiliz mezu bat bialdu: “LARRABETZUKOALKATEA taldean sartu”.

Taldeak norabide anitz izango ditu. Edozein pertsonak galdera bat egin edo taldean planteatutako galderak erantzun ahal izango ditu.

Udal kontuekin zerikusi zuzena duten iradokizun, ohar eta galderak baino ez dira onartuko.

Udalari buruzko galderarik egiten ez dituzten pertsonak edo bere ideiak modu zuzenean adierazten ez dituztenak taldetik kanpo geratuko dira.