Albisteak

 

2018ari  amaierea emoten deutsogu  eta 2019a hasten jaku.

Aurten be  zenbatu ezinak izan dira herrian egin diran proiektuak, herri-ekitaldiak, jarduerak… Batzuk baino ez aitatzearren: LARRABETZU2025 parte hartzeko proiektuak etxebizitza, hondakin, euskerea eta abar moduko proposamen zehatzak ekarri dauz mahai ganera. Herriko auzotarrek aurkeztu dabezan eta datozen hil honeetan landuko diran proposamenak.

Derrigorrez aitatu behar da herritarrek EUSKARALDIAN euki daben partaidetza: 506 pertsona izan ziran euskerearen aldeko proiektu honetan parte hartze aktiboa eukiteko izena emon ebenak.

Aldi berean, garrantzitsua da martxan dagozan eta laster amaituko diran obrak azpimarratzea: aparkaleku barria Agirre Lehendakarian, aterpe barria plazan, lekua lehengoratutea Miranda bihurgunean, eragingarritasun energetikoaren hobekuntza pelotalekuan LED argiak instalauta…; guztira 560.000 euro baino gehiagoko inbertsinoa herriarentzat.

 Aldizkaria ikusi (PDF 2,11MB)