Albisteak

 

Eskola Zutunik! bertako talde feministak antolatu du Udalaren babesarekin.

Zortzi tailer egongo dira, eta horiek Faktoria Lilak eskainiko ditu.

Tailerrak herritar guztientzat dira, emakumezkoentzat zein gizonezkoentzat, eta doakoak izango dira.

  • Irantzu Varela Urrestizalak “De primero feminismo” tailerra emango du urtarrilaren 17an.
  • Urtarrilaren 23an, autodefentsa feminista tailerra egongo da Pilar Alvarezen eskutik. Saioa bakarrik emakumeentzat izango da.
  • La Santa Marikak “Gizona ez da jaiotzen” tailerra emango du urtarrilaren 31n.
  • Arrazializatutako feminista taldeak “Emakume guztiak ala inor ez” saioa emango du otsailaren 7an.
  • Josebe Iturriozek “Generotik atera daiteke” tailerra eskainiko du otsailaren 14an.
  • Otsailaren 21ean, “Onura batzuentzat soilik?” saioa egongo da Alaia Elorrietaren eskutik.
  • Nagore Iturriozek hezkuntzari, hezkidetzari, hazkundeari eta aukera-berdintasunari helduko die otsailaren 28an.
  • “Parekidetasuna eta hezkuntza” tailerrea. “Kontakizuna feminista izango da” saioan. Azken saio hori martxoaren 7an egingo da.

Tailer guztiak 18:00etatik 20:00etara izango dira Anguleri kultur etxean.

Izena ematea Angulerin bertan edo zutuniktaldefeminista@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita egin daiteke. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 7an izango da.