Albisteak

 

Alkatearen bandoa:

Azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko eguna da; gainera, indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da,  eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean aldarrikatzeko eguna. Horregatik, egun honetan erakunde publikook, borroka horretan dugun lehentasunezko eragile-izaera berretsiz, konpromiso zehatzak hartu behar ditugu.
 
Denon erantzukizuna da, bakoitzaren eragin-eremutik, indarkeria matxistarekin amaitzea: erakunde publikoak, kultura-eragileak, hedabideak, lan-arloko eragileak eta eragile ekonomikoak. Baina pertsonek, familiek, adiskideek, kolektiboek eta arduradun publikoek ere zuzeneko erantzukizuna dute.

NIK SINESTEN  DIZUT! Erasotzailea nor eta nongoa den kontuan eduki barik!

Iñigo Gaztelu. Larrabetzuko alkatea