Albisteak

 

Kaixo, familia!

Gabonak hurbil ditugu eta haiei begira egitasmo interesgarria aurkezten dizuegu: Euskarazko Produktu Ez Sexisten Txokoa.

Zorionez, euskarazko produktu ez sexisten ekoizpena asko zabaldu da azken urteetan, baina oraindik ere, sarritan, zaila da horien inguruko informazioa aurkitzea, publizitate erdalduna baita nagusi gure inguruan.

Egitasmoaren helburuak dira euskarazko produktu ez sexistak ezagutaraztea, herri zein familia giroan euskararen erabilera bultzatzea, eta, nola ez, euskararen normalizazioan eragitea.

Erakusketan parte hartuko duten hezitzaileak euskaldunak eta hezkidetzan adituak izango dira, eta edozein zalantza argitzeko eta informazioa luzatzeko prest egongo dira uneoro.

Euskarazko produktu ez sexistak ezagutzeko eta probatzeko aukera ezin hobea eskaintzen da erakusketan. Urteko nobedadeak aurki daitezke bertan eta materialak balioen eta gaitasunen arabera sailkatuta egongo dira.

Bost gunetan banatuko da erakusketa:

  1. Irakurketa gunea
  2. Informatika gunea
  3. Musika eta filmeen gunea
  4. Jolas eta jostailuen gunea
  5. Aholkularitza gunea

  6. Txikientzako gunea ( 2-5 urte bitarteko umeentzat)

Azaroaren 23an, 17.00etatik 20:00etara eskolako jantokian.

Kartela (PDF 591KB)