Albisteak

 

INNOBASQUEn eskutitza:

“Alkate jaun/andre agurgarri hori:

Jakinarazten dizut Innobasquek bultzatzen duen Haurren Hirien Sarea udalerrien sareari ─eta bertan aktiboki ari da zuen Udala parte hartzen─ saria eman diotela jardunbide egoki gisa 2018-2022 “Haurren Adiskide diren Hiriak” Aitortzaren VIII. edizioaren eta 2018ko Jardunbide Egokien Lehiaketarako XI. Deialdiaren esparruan; Haurren Adiskide diren Hiriak Programaren Idazkaritza Iraunkorrak joan zen urriaren 25ean hartutako erabakia izan zen, “Haurrek eta nerabeek parte hartzeko estrategia berritzaile”en eremuan
 
Sari hau lortzeak agerian utzi du egiten ari garen lana Haurraren Eskubideen Konbentzioaren aplikazioa bermatuko duten ekintzak edo programak inplementatzeko eta, beraz, ikuspegi berritzaile batetik haurren eta nerabeen ongizatea hobetzen laguntzeko.
 
Unicef-etik esan diguten bezala, gure sarea beste udal batzuekin batera saritu duten bakarra da, eta uste dute sarean egiten ari garen lana, ematen duen balioaz gain, beste erkidego batzuentzat inspirazio-iturri izatea nahi dutela, ezagutzaren eta know how edo egiten jakitearen sortzaile gisa.
 
Innobasquetik berriro ere zuen Udalaren konpromisoa eskertu nahi dugu, eta nahi genuke proiektuan parte aktibo izateko ekimena babestu duten udal-talde guztiei ematea zuk sari honen berri, baita proiektu honek emaitza hauek lortu ahal izateko parte hartzen ari den talde teknikoari ere.

Aukera hau baliatzen dut zuei zorionak emateko zuen lan eta inplikazioagatik, eta nire agurrik beroena bidaltzen dizuet.”

Leire Bilbao Elgezabal
Zuzendari Nagusia

UNICEFen gutuna (PDF 238KB)