Albisteak

 

50 aparkaleku berri martxan!.

2018-19 ikasturtea hasi dugu udal proiektu berriz beterik. Frontoiko aparkalekuko obra Construcciones Morgak egitea erabaki da. Plazako aterpearen eta Mirandako bihurgunearen  ingurua eta auto-karabanen aparkalekua egiteko obren esleipena laster onartuko dira.

Bestalde, 2019ko ordenantza fiskalen proposamenarekin lanean ari gara. Aldizkari honetan aurkituko duzu horri buruzko informazioa. Datorren urteko Aurrekontuarekin ere hasiak gara lanean. Udal Gobernuak abenduko udal bilkuran onartu nahiko luke, iaz egin zen moduan, 2019ko urtarrilean martxan egon dadin.

Urrian Larrabetzu 2025 parte-hartze proiektuaren lehenengo zatian herritarrek egindako 20 proposamenak lantzen jarraituko dugu. Herritar guztiak animatzen ditugu  parte-hartzera; guztion esku dago proiektuaren arrakastaren bermea.”

Aldizkaria ISSU-n irakurri hemen.

 Aldizaria deskargatu (PDF 1,26MB)