Albisteak

 

Herritarrek arautegiak atontzeko prozeduran parte hartuko dabela ziurtatu guran, eta Herri Administrazinoetako Administrazino Prozedura Erkidearen ganeko urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 133. artikuluan ezarritakoaren arabera, araua prestatu baino lehen, aldez aurretiko jendaurreko kontsulta egin beharra dago herritarren eretxia eta arauak ikututako erakunderik garrantzitsuenen eretxia batzeko hainbat alderdiren ganean, esate baterako ekimenaren bitartez konpondu gura diran arazoak, onarpenaren premina eta aukerea, arauaren helburua eta urtenbide alternatibo erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

2017ko bagileko bilkuran, Larrabetzuko Udalak aldez aurretiko jendaurreko kontsulta, entzunaldi eta informazinorako gidalerroak onartu ebazan, udal arauak prestatzeko prozedurearen barruan.

Horren guztiaren ondorioz, 2019rako diru laguntzak arautzen dauen ordenantzak aldarazoteko eta eguneratzeko proiektuaren prestaketea aldez aurreko kontsulta publikoaren pean iminten dogu.

Egutegia honakoa izango da:
Irailaren 22ra arte kontsulta epea zabalik egongo da eta memoriaren ganeko eretxiak edo ekarpenak udaletxera bideratu ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-maila bialduz.

  • Irailaren 24tik urriaren 6ra webgunean argitaratuko da 2019rako diru laguntzak banatzeko ordenantzak aldatzeko aurreproiektua, herritarrei entzunaldia emateko eta eretxiak batzeko. Horreek udaletxera bideratu ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-maila bialduz.
  • Urriaren 24ko Ogasun Batzordean testua aurkeztuko da haren ganean eztabaidatzeko.
  • Urriaren 31eko bilkuran 2018rako diru laguntzak banatzeko ordenantza  barriak onartuko dira.
  • Zemendian BAOn argitaratuko dira, jendaurrean egoteko.
  • Abenduan behin betiko onarpena argitaratuko da.

 Aurreproiektua: Larrabetzuko Udaleko kultur-ingurugiroa ekimenan aritzen diren elkarteei diru-laguntza emateko zuzentaraua jasotzen duen ordenantza (PDF 752KB)

 Aurreproiektua: Larrabetzuko Udaleko kirol arloan aritzen diren elkarteei diru-laguntza emateko zuzentaraua jasotzen duen ordenantza (PDF 1,45MB)