Albisteak

 

“EAJ-PNV UDAL-TALDEAREN MOZIO ALTERNATIBOA, BILBOKO AIREPORTUAN SAIAK DAGOZALAKO ETA GARAGARRILAREN 29AN ETA MAIATZAREN 6AN HEGAZKINEN KONTRA TALKA EGIN EBELAKO EHBILDU UDAL-TALDEAK AURKEZTU DAUAN MOZIOARI BURUZ

Aurten, garagarrilaren 29an, sai batek eta hegazkin batek batak besteagaz talka egin eben Bilboko aireportuaren inguruetan. Horren ondorioz, hegazkinak aireportura itzuli behar izan eban preminaz, motor bakarra martxan dauala, eta horrek arrisku handia eragin eban.
Horren antzeko gorabehera bat gertatu zan maiatzaren 6an be. Aireporturantza urreratzean baxu etorren hegazkin batek talka egin eban sai baten kontra.

Azkenengo urteotan sai gehiago ikusi da lurralde osoan, eta hori arriskutsua da aireportuaren inguruetan bizi diranentzat.

Horren ondorioz eragindako udalok ezin gara errealitate arriskutsu horretatik aparte geratu. Horregaitik, hona, Osoko Bilkurarako aurkeztu dogun

ERABAKI-PROPOSAMENA:

1.- AENAri eta euskal-administrazioei eta estatukoei  eskatzea, nork bere eskumenen eragin-eremuan, lagundu dagiela, koordinatuta egon daitezala eta beharrezkoak diran premiazko neurri eraginkorrak bideratu dagiezala, bizilagunen segurtasuna bermatzeko, saien eta  hegazkinen artean talka egin ezkero eragin daitekezan ondorioei aurre egiteko.

2.- AENAri eta eskumena daukien administrazioei eskatzea, saien eta hegazkinen artean egon daitekezan talkaden ondoriozko arriskuak kudeatzen dabezan organoetan egon daitezala airean baxu maniobratzen dan lekuetako udalak.

3.- Erabaki honen barri emotea Bilboko Aireportuaren zuzendaritzari, AENAren zuzendaritzari, Sustapen Ministerioari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

Larrabetzun, 2018ko irailaren 26ean”

Mozioa (PDF 6,53KB)