Albisteak

 

Larrabetzuko Olarreta Pilota Elkartea, bere sorreratik (1999), uriko ume zein nagusiei euskal pilotaren ezagutza eta txapelketa ezberdinetan parte hartzeko aukera eman die, modalitate ezberdinetan: esku pilota, pala minitenis, pala gomaz eta pala narruz.            
Azken urte hauetan, Olarretan lau entrenatzaile ditugu, tituludun eta kontratupean, bi neska eta bi mutil, hain zuzen ere. Zuzendaritzan, berriz, hiru mutil eta neska bat gaude.

Gaur egun daukagun pelotari plantila horrela banatuta dago:           



Adina            Neskak               Mutilak          
7 - 14                12                        30        
15 - 22               20                        5 
>22                      1                       12      

Neska eta mutil guztiak aseguratuta daude, eskola adinekoak Diputazioaren Eskola kirolan alta emanda, eta adinez nagusiak Bizkaiko Pilota Federazioan federatuta. Danok parte hartzen dute denboraldian zehar antolatzen diren txapelketa ofizialetan.  

Idazkia (PDF 373KB)