Albisteak

 
  • Hondakin-bilketa zerbitzua Txorierriko Mankomunitateak kudeatzen du.
  • Azken 6 urteetan udal bakoitzak sortzen duen hondakin kopurua kalkulatzeko prozedura bat erabili izan da eta datu honetan oinarrituta Mankomunitateko udal bakoitzari koste bat egokitu zaio.
  • Aurten, 2018an, Mankomunitateko zuzendaritzak udal bakoitzak sortzen duen kilo kopurua kalkulatzeko sistema aldatzea erabaki du.
  • Uztailaren 2an Mankomunitatearen Ogasun, Barne gaiak eta Zerbitzuen Batzordean EAJ-PNV-k igoera handia aplikatzea proposatzen du Txorierrin ematen den Hiri Hondakin Solidoen bilketa zerbitzuagatik ordaintzen den kuotan. Hori dela eta, Larrabetzuri %12ko igoera egokituko litzaioke. Honek Mankomunitateari hilean 1.576,90 € gehiago, hau da, urtean 18.922,80 € gehiago ordaintzea ekarriko luke. Proposamen honen arabera, hemendik aurrera Larrabetzuk urtero168.000€ ordaindu beharko dio Mankomunitateari hiri hondakin solidoen bilketagatik. Zerbitzuaren koste berria herri aurrekontuetan sartu beharko da, tasak direla medio...
  • Proposamena justifikatzeko eman duen argudio bakarra “pisatzeko sistema berria aplikatzen dela” izan da.
  • Uztailaren 2ko bileran, EAJ-PNV-k ez zuen aurkeztu igoera justifikatzen duen inolako daturik. Bakar-bakarrik ordaintzeko kopurua guztira, zehaztapenik gabe eta herri bakoitzari zegokion kopurua.
  • Uztailaren 9an, astelehenean, izan zen Mankomunitate Osoko Bilkuran proposamena onartzen da EAJ-PNV-ren botoekin bakarrik.
  • Ostegunean, uztailaren 11an, eskatu ondorengo 10. egunean jasotzen du Larrabetzuko udalak zenbait datu. Urtarrila, Otsaila eta Martxoari dagozkien pisaketenak, hain zuzen.
  • Jasotako dokumentazioa eta bilketa sistema analizatzeak denbora eskatuko du, asko baitira aztertzeko datuak. Arreta deitzen du ondorengoak, esate baterako: Lezamak %16 bizilagun gehiagorekin Larrabetzuk baino %30 hondakin gutxiago sortzen du, txostenaren arabera.
  • Uztailaren 20an Zamudioko alkatearekin, Mankomunitateko presidentea bera, elkartzen gara eta gure zalantzak eta txostenak dituen zenbait datu oker aurkezten dizkiogu: txostenean udalerrian ez dauden 20 kontenedore agertzen dira. Baina batez ere ondorengoa argitzea eskatu genion: NOLA DA POSIBLE LARRABETZUK BAINO %16 BIZILAGUN GEHIAGO IZANDA, LEZAMAK HIRI INGURUNEAN %30 HONDAKIN GUTXIAGO SORTZEA. Presidentea bera ere harritu egin zen datu hau jakitean eta ikertuko zuela agindu zuen.

Larrabetzuko alkatetzatik Mankomunitateko presidenteari ondorengo eztabaidagai hauek jakiarazi dizkiogu:

  • Ez gatoz bat inolaz ere Txorierriko Mankomunitateak gai honetan erabili duen informazio falta eta jarrera inposatzailearekin. Izan ere, hondakinen bilketari dagokion kuota berria ezelako azalpenik eta adostasunik gabe ezarri du.
  • Prezio berrien ezarpena irailera arte atzeratzea exijitzen dugu, herrian dauden edukiontzi guztien pisaketa-datuak erabilita. Gaur egun posiblea den zerbait da.
  • Larrabetzuko udalak ez dio euro bakar bat ere gehiago ordainduko Mankomunitateari, sistema berriaren irregulartasunak argitu arte eta gaiaren inguruan informazio guztia, era argian eta gardenean jaso arte.

Prentsa oharra (PDF 673KB)

Tratamenduaren kostua banatzeko prozedura (PDF 236KB)