Albisteak

 

Larrabetzu 2025 proiektuaren helburua herritar guztion artean hainbat gairi buruz hausnartzea, eztabaidatzea eta erabakitzea da; besteak beste, etxebizitza, kirola,
ingururnena, kultura, oroimen historikoa, ekonomia, euskara, eskola, gazteak... 2018ko urtarrilean eman genion hasiera prozesu parte—hartzaile honi,

Bost gai izan ditugu eztabaidagai: euskara, ekonomia, etxebizitza, hondakinak eta ingurumena. Zelango Larrabetzu gura dugun galderari erantzun asmoz, hainbat topaketa burutu ditugu. Horrez gain, web orrialde bat ere zabaldu dugu batzarretara etorri ezin duten herritarrek parte hartu ahal dezaten.

Ondorengoak topaketa horietan izan ditugun eztabaiden emaitzak dira. Batetik helburu orokorrak dituzue, bestetik helburu horiek lortzeko proposamenak. Horiez gain, gai
batzuek azpigaiak dituzte eta azpigaiok, euren helburu eta proposamenak. Proposamen
batzuk epe laburrean burutzeko asmoa dugu eta beste batzuk epe luzeago batean.

Larrabetzu 2025 aldizkaria (PDF 1,81MB)

Larrabetzu 2025 aldizkaria - issuu