Albisteak

 

Ekaineko plenoan onartutako mozioa: EHBildu alde, EAJ-PNV kontra

“LARRABETZUKO UDALBATZARI, ONARTUA IZAN DADIN, AURKEZTUTAKO MOZIOA
Derioko Eusko-Tren geltokirako sarbide egokitzapena eta inguruko obrak direla eta
herriko erdiguneko gurutzean Iurrazpiko tunel bat eraikiko dute trenbide-pasagunea
ordezkatzeko.

Lurrazpiko tunelak guztiz desegokiak direla deritzogu emakumeon segurtasuna erabat
kolokan jartzen baitute, eraso sexistakjasotzeko arriskua areagotuz. Txorierrin ere izan
ditugu erasoak puntu beltzetan: Lezamako lur-azpiko pasabide batean, Derioko tren
geltokian…

Euskal Herriko hainbat herritan mota honetako tunelekin bukatzen ari dira,
biztanleentzako orokorrean eta emakumeentzat bereziki sortzen duten segurtasun falta
dela eta (Iapurretak, eraso sexualak, bestelako erasoak, etab.). Horren adibideak
Zornotza, Barakaldo, Galdakao, Lekeitio. ditugu.

Derion, aldiz, honelako puntu beltz berri bat sortzeko asmoa dute. Larrabetzuko zein
Txorierriko gainontzeko herrietako Berdintasun Planetan eta baita indarkeri matxistaren
protokoloetan, horrelako eraikuntzarik ez egiteko aholkua ematen da.

Eskualdeko talde feministetako partaideak (Larrabetzuko Zutunikl, Lezamako Moreak,
Zamudioko Zapata Gorriak, Derioko Koxak) eta gainontzeko herrietako hainbat
emakumek adierazi nahi dugu oso kezkatuak gaudela Iur-azpitik egin nahi den obra
honekin.

Non gelditzen da plan horietan hartutako konpromisoa eta non kaletik seguru ibiltzeko
eskubidea bermatzea?.

Tunel hori eta antzeko eraikuntza arriskutsuak egiteko erabakiak herrietako politikarien
esku daude eta arduraz jokatzea exijitzen dugu. Udal gobernuen arduragabekeria
litzateke horrelako eraikuntzak egiten jarraitzea.

Guzti hau dela eta, Zutunik! Talde Feministak, Larrabetzu Txorierriko herria izanik eta
Iarrabetzuarrok eskualdeko gainontzeko herrietatik ere segurtasunez ibiltzeko
eskubidea bermatua izan behar dugula kontuan izanda, Larrabetzuko Udalari ondoko
erabakiak hartzea eskatzen dio:

1. Derioko gurutzean egin nahi den Iurrazpiko pasabidearen kontrako adierazpen publikoa egitea.

2. Derioko udalari lurrazpiko pasabidearen Ianak bertan behera utzi eta gaur egungo trenbide pasagunea ordezkatzeko beste irtenbide alternatibo bat aurkitzeko konpromisoa hartzeko eskatzea.

Larrabetzun, 2018ko maiatzak 24

Zutunik Talde Feminista

Mozioa (PDF 154KB)