Albisteak

 

Udalak hondakinen bilketa bereizia areagotu nahi du eta hori lortzeko, auzoetako irteera bideetan bost ontzi dituzten guneak sortzen ari da: beira, papera, ontziak, organikoa eta errefusa.

AXILIETA GUNEA eta GOIKOLA AUZOETAN GUNE BERRIAK

Organikoa herrian batzen denaren herena baino gehiago da. Materia hori batzeko ontzi marroiak jarriko dira (fruta, barazkia, pasta, arroza, ogia, opila, fruitu lehorrak, kafe hondarra, loreak...) eta konpostagaiaren bidez ongarri bikaina lortu ahal izango da.

Organikoaren bilketa errazteko, interesatuta zaudetenoi honako materiala emango zaizue:

  • 10 litroko ontzi bat sukaldean jartzeko
  • 100 poltsa konpostagarri
  • Giltza bat ontzi marroia zabaltzeko.

Angulerin eska dezakezue.

Larrabetzu jasangarria izatea nahi dugu eta lortzeko zure parte hartzea behar dugu.
Zure laguntza izango dugulakoan, har ezazu agur bero bat

Oharra (PDF 264KB)