Albisteak

 

TECNALIA R&I Ikerketa-Zentroa, Termiten Kudeaketan aditua, Larrebatzuko alde zaharreko termiten izurria ezabatzeko kontratatutako ANTICIMEX, S.L. enpresak egindako tratamenduaren kalitate kontrola egiten ari da.

Horretarako, TECNALIA R&I-ko teknikariak, ANTICIMEX, S.L.-ko teknikariekin batera
ikuskapenak egin dituzte tratamentuko lehenengo 2 urteetan, ondorengoak aztertzeko:

  • Tratamenduko estazioen egoera.
  • Termiten presentzia/ absentzia estazioetan.
  • Jardueraren gorakada posibleak eta hauei aurre egiteko konponbideak.

Tratamendua hasi zenetik 2 urtera egindako azterketan, termiten aktibitatean beherakada nabarmena ikusi da Larrabetzuko jarduera eremua erasaten duten termita koloniak ezabatzeko ezarritako estazioetan. Beraz, TECNALIA-k ZIURTATZEN du: 

ANTICIMEX, S.L. enpresa beita bidez termitak desagertzeko egiten ari den
tratamentua, modu egokian egiten ari dela.

Zirutagiria ikusi (PDF 251KB)