Albisteak

 

Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuak

Gizarte-zerbitzuetako sistemaren oinarrizko unitateak dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Inolako bereizkeriarik egin gabe, herritar guztientzat dira.

Jarduera-unitate balioanitzak eta diziplina anitzekoak dira Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuak. Erkidegoaren aldeko ekintzak garatzea da beren helburu nagusia. Horretarako, beren eraginpeko eremuetan, gizarte zerbitzuetako sistemako maila guztietara iristeko modua koordinatu eta kudeatu behar dute.

Bizkaiko udalerri guztiek dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Batzuetan, Bizkaiko udalerriek erabaki dute elkartzea eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzu bakarra osatzea.

Kasu horietan, Oinarrizko Gizarte Unitateak osa daitezke, eta horiek dira dagozkion udalerriko jendeari arreta eskaintzeko bulegoak.

Halaber, udalerri handietan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua deszentralizatu egiten da eta auzoetako Oinarrizko Gizarte Unitateak sortzen dira.

Informazio guztia PDFetan:

Memoria (PDF 729KB)

Memoria - Aurkezpena (PDF 1,56MB)

Memoria - Aurkezpena (PPT 3,19MB)