Albisteak

 

HAZIren azken informazioa:

Ministerioak (SESIAD) 2018ko zona zurien zerrendea argitaratu dau. Dakizunez, zona zuriak laguntzinoak emon daitekezan lekuak dira. Larrabetzu informazino barriagaz aztertuta, egoerea hauxe da:

Taula ikusi (PDF 55,3KB)

Hau esanda, aurreikuspenak ondokoak dira, beti be guneez jardunda:

  • Ministerioak aurtengo deialdia egin dau estaduaren PEBA laguntzinoen programarako. Bertan, Euskadira 573.000 euro inguru bideratuko dauz operadoreentzako laguntzinotan. Laguntzinoaren intentsidadea ehuneko 50ekoa izango da. Euskadin zona zurian 1.000 biztanletik gorako 10 gune daukaguz. Euretako bat URIA/LARRABETZU da. Seguru gagoz operadoreren bat animau ahalko dogula laguntzino honeetara aurkeztera. Eskaereak jasotzeko azken eguna maiatzaren 16a izango da.
  • Operadore bat be ez bada aurkezten estaduko PEBAra gune honetan zabaltzeko, Eusko Jaurlaritzak asmoa dauka aurten 2018ko Euskadiko PEBA bat egiteko, FTTH zona zuriak diran “biztanleria-guneetara” eroateko. Aurreko taulan ikusten dozunez, Larrabetzu gobernuarentzat egin dogun behin-behineko zerrendean dago. Laguntzino honeek uztailean argitaratuko dira seguruenik (estaduko PEBAren ostean). Beraz, lehenengo aukerea (estaduaren PEBA) ez badoa aurrera, zabalkuntzea bigarren aukera honetan (Euskadiko PEBA) egiten saiatuko gara. Eusko Jaurlaritzaren laguntzinoaren intentsidadea % 90era heltzen da. Espero dogu aurten, aukera biotako bategaz, operadore batek FTTH zabalduko dauala Uriako guneko 714 etxebizitzetan.