Albisteak

 

2018 Proiektua.
Aurten, beste urrats bat gehiago emongo dogu, Larrabetzuko lehen sektorea berpizteko asmoz. Azken urteotan, LARRABETZUKO Udala sektore honetan lanean dabil, GURPIDE Elkarteagaz batera. 2018ko urtarrileko lehenengo aurkezpenaren ostean eta alderdien proposamenak jasota,udalak  kontaktuak egin dauz Aldundiagaz (NEKAZARITZA arloa) eta JATAONDOgaz, proiektu honentzat babes gehiago jasotzeko asmoagaz.

JATAONDOgaz eta Aldundiko Nekazaritza Arloagaz egindako batzarraren ondorioak:

  • Aldundiak lurren banku baterako proiektu bat dauka. Urtero, aldundiak eskeintza publikoa egiten dau lurrak eskuratzeko (hori dana dekretu baten definiduta dago), eta balizko interesdunentzat eskeintzea egiten dau. Gaur egun, erakunde publikoek bakarrik eskeintzen dabez lurrak.
  • Erakundeak. JATA ONDO eta Aldundia prest dagoz Larrabetzura batzarretara etortzeko, euren proposamena jakitera emotera. Proiektua ezagutzera emoteko dokumentu edo diptiko motaren bat be ordiandu ahalko eben.
  • Erakunde horreek ez dabe zerbitzu teknikorik ez dirurik eskeintzen Larrabetzun egin gura dogun proiektua ordaintzeko.

Esan dogun guztia kontutan hartuta, Larrabetzuko Udalak, Gurpidegaz batera, proiektu hau aurkeztu zuen apirilako batzordean,  Larrabetzun lehen sektorea dinamizetako:

  • Udalak, maila teknikoan eta langile mailan daukazan baliabide propio urriak kontutan hartuta, eta Aldundiak eskeintzen dauana eta beste udalerri batzuetan izandako esperientziak kontutan izanda, teknikari adituen talde bat kontratauko dau, 9 hilabeteko proiektu hau egiteko. Proiektu honetan, datozen hiletan emongo diren urrats guztiak eta aurrekontu osoa zehazten dira. Ganera, mahai ganean dago proiektua ez burutzeko aukerea be, baldin eta Larrabetzun lehenengo faseetan garatu ahal izateko jauberik topetan ez badogu.
  • JATA ONDO eta Aldundiko Nekazaritza Saila prest dagoz  proiektuan parte hartzeko (halan esan eben), aurkezpenera etortzeko eta gaur egun Aldundian martxan dagoan aukerea azaltzeko. Beste erakunde batzuekaz batera jardungo dogu lehen sektorea berpizteko.
  • Udalak eta Gurpidek mahai ganean ipiniko doguz bertoko lurrak dinamizetako dagozan aukera guztiak: Aldundiaren lur-bankua, kontratu pribauak, udala abalista daukien kontratuak... Proiektuaren garapenean, agente gustiak hartuko dute parte, era berean, ze kontratazio  sistema martxan jarriko den erakiko da

Proiektua ikusi (PDF 2,59MB)