Albisteak

 

Entitate honek bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du pasa den ostiralean Gasteizen izandako bi emakumeren hilketaren aurrean. Era berean, elkartasuna agertu nahi die emakume horien senide eta ingurukoei.

Gogoratu nahi dugu indarkeria matxista gizon eta emakumeen arteko berdintasun ezaren adierazlerik gordinena dela eta, nahiz eta urratsak ematen ari diren, berdintasuna lortzeko bidean, oraindik ere, bide luzea dugula egiteko.

Erakunde honek berdintasun eza desagerrarazteko konpromisoa agertu nahi du, baita Berdintasun arloan prebentzioaren eta sentsibilizazioaren alde lan egiten jarraitzeko asmoa ere.