Albisteak

 

Tramiteen Eskuliburua kontsulta agiri bat da. Bertan, herritarrek udalarekin egin ditzaketen tramiteei buruzko informazioa modu argi eta errazean biltzen da. Tramite bakoitzerako fitxa bat sortu da. Bertan, honako hauek azaltzen dira: zertan datzan, nork eska dezakeen, zein agiri aurkeztu behar den, non tramitatzen den, ko stua (edukiz  gero), ebazteko epea, tramiteari oinarritzen den lege-esparrua, eskaera jaso ostean bideratzen den prozedura, geroko tramiteen laburpena eta, azalpen gehigarririk behar izanez gero, oharrak ere bai. Zenbait kasutan, aurkeztu behar diren agiri batzuk zuzenean fitxatik deskarga daitezke.

Partikularrek eginbehar bat betetzeko edo eskubide bat baimentzen, ematen edo hori egikaritzea edo gozatzea ahalbidetzen dion agiri bat eskuratzeko asmoz egiten duten eskaera edo informazio-emate oro jotzen da izapidetzat 2017. urtean hasi zen Tramiteen Eskuliburua prestatzen, EUDELek eta IVAPek laguntzagaz eta udaleko sail guztiak aritu dira horretan. 

Zure ekarpenak, iradokizunak.... Bialdu udalera udala@larrabetzu.eus erabiliz edo idatziz udaletxera ekarri.

Tramite Eskuliburua ikusi (PDF 1MB)