Albisteak

 

Gaur, Udalak eta frontoiaren atzeko 3 partzelen ugazabek (guztira 19 pertsona), hitzarmena sinatu dabe.

HAPO barrian, partzela horreetan pisu-bloke bi eta udal aparkalekua egiteko plana dago. Hitzarmen horregaz, udalak behin-behineko aparkalekuak egiteko eskumena lortu dau, behin betiko urbanizazioa egin bitartean. Aurtengo udazkenean obrak egiteko proiektua martxan jarri ahal izango da. Aparkalekuan 45-50 kotxe sartuko dira.

Aurtengo aurrekontuetan diru-partida bat dago 2018ko udazkenean egingo den obra hori gauzatzeko.