Albisteak

 

IV. Aukera Berdintasun Plana 2017ko maiatzetik azarora bitartean egin da prozesu partehartzailearen bitartez. Abiapuntua III. Plana ezartzean egindako ibilbidea aldez aurretik balioztatzea izan da eta, gainera, berdintasun politiken inguruan azkeneko urteetan estrategiak eta ekintzak bultzatu dituzten eragile aipagarrienekin alderatu da.

Aginpide, zerbitzu eta bultzatzen dituen programei dagokienez, Udalerriko errealitatera moldatzen den plana egitea bilatu da. Udalerriaren errealitateari doitu eta moldatutako plana egitearen ikuspegi bera sustatu da garatu Mankomuniteteko prozesuan. Bi estrategiak, Mankomunitatearen mailan eta Udal mailan, aldi berean eta modu koordinatuan gauzatu dira eta Mankomunitatea osatzen duten erakundeen egitura organikoa nahiz aginpideak kontuan hartuta, beharrezko eta ezinbesteko estrategia da.

Horretarako, etengabe eta modu koordinatuan lan egin da Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuarekin. Izan ere, berak bideratu ditu proposamen eta ekarpen guztiak. Horrez gain, plana egiteko Mankomunitatean eta udalerrian egitura desberdinak antolatu dira.

Udal mailan Udal Talde Bultzatzailea eratu da berdintasunari buruzko udal politiketan gobernu taldeko arduradunen ordezkaritza izan da, Osoko Bilkurako talde politikoetako ordezkariekin batera eta Udalerriko emakume talde eta talde feministekin batera..

Talde honen bitartez prozesu parte-hartzailea bermatzeko udaleko lan kronograma eta eman beharreko urratsak adostu dira eta udal planean erantsi beharreko ekarpenak nahiz proposamenak landu ere bai. Hilabete hauetan taldeak, Mankomunitateko Berdintasun teknikariarekin eta planak egitean prozesu parte-hartzailea bultzatzeko kontratatu den kanpoko zerbitzuarekin koordinatuta, aurrez aurreko bileratan proposamenak eta agiriak landu ditu  eta e-postaz alderatu dira. Hausnarketa eta ekarpen gune irekia eta malgua izan da eta tokiko errealitatea nahiz Udalaren ezagututa adostasuna bilatuz egin du lana.

Era berean, Lantegi Parte-hartzailea garatu da eta tokiko talde eta erakundeentzat egituratu da. Oro har, herritarrak, udalerritik emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko hausnarketa edota ekarpenak egitean interesa azaldu dutenek parte hartu dute. Lantegian, hainbat dinamika parte-hartzaileez baliaturik, ekintza edota estrategia bezala planari eranstea garrantzitsutzat jotzen diren proposamenak eta neurriak sortzea bilatu da. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun/desberdintasun egoerari buruzko analisi berezia burutu da eta planak egiteko planteatutako jarduera ardatzak kontuan hartu dira.

Lantegi Parte-hartzaileen ekarpenak eta analisiak Planaren Talde Bultzatzaileak aztertu eta balioetsi ditu.

IV Berdintasun Plana (PDF 386KB)