Albisteak

 
Azkenengo urte bietan,  zuntz optikoa herrira ekarteko ahalegin bereziaegiten gabilz: Enpresa pribatuakaz kontaktuak, movistar-euskalteleri eskaera zuzenak eta instituzino publikoakaz batzarrak.

Pasa dan urtean, EJko teknikariakaz egindako  batzar baten,  diru-laguntzak banatuta egozala esan euskuen. Gaur egun,  gure kasuan, Elexalden zuntz optikoa jartzeko  MOVISTARrek dirua jasoko dau. PDFan ikusi ahal dozue zein dan egoerea: “Laguntza horreei esker, banda zabala bideratuko da enpresa onuradunaren proiektuan zehaztutako udalerrietako zonalde konkretuetan, gerora etxebizitza partikularretara hedatuz eta era berean, telekomunikazino operadoreen lana erraztuz. Hedatze honen exekuzio epea 18 hilekoa da.”

 

Informazio gehiago (PDF 387KB)