Albisteak

 

Urtarrilako plenoan, ERROMESEN ATERPEA, Anguleri jauregian kokatzeko hitzarmena onartu zan.
Hitzarmena, EHBILDUren botoakaz onartu zan. PNVek contra bozkatu zuen.

HITZARMENA:

“LARRABETZUKO UDALAREN ETA DONE JAKUE BIDEKO OSPITALARI BOLONDRESEN ELKARTEAREN ARTEKO LANKIDETZA ITUNA

BILDUTA

Alde batetik, Iñigo Gaztelu Bilbao, Larrabetzuko Udaleko Alkate-Presidentea, bere erakundearen izenean eta ordezkari gisa (Askatasunaren Enparantza 1, 48195)

Beste aldetik, Juanjo Mateu, Bizkaiko Done Jakue Bideko Ospitalari Bolondresen Elkarteko Presidentea, bere erakundearen izenean eta ordezkari gisa (Karmelo 6, 2.D, Bilbo, 48004)

1. Idazki honen bidez, erakunde bien arteko lankidetza ezartzen dugu, Done Jakue Bidea gure kostaldetik pasatzean sustau nahian (Autonomi Erkidegoan, Bizkaian eta Larrabetzun zehar, hain zuzen).

2. Aterpearen helburua, akordio hau indarrean dagoen bitartean, Santiagora bidean Larrabetzura heltzen diren erromesei harrera egitea dela kontuan izanda, honakoa adosten dugu:

  • Larrabetzuko Udalak Elkartearen eskura jarriko du, inolako ordain ekonomikorik gabe, Larrabetzuko errebale jauregian eratutako aterpea, Done Jakue Bideko erromesei aurtengo udan zerbitzua emateko asmoz, Martxotik Urrira bitartean.
  • Instalazioak zaindu eta erromesak zerbitzatzeko giza baliabideak eskaintzea Elkartearen ardura izango da.
  • Aterpean 22 lagunentzako lekua egongo da egunero, behin-behineko beste 10 leku eskaini ahal izango direlarik.
  • Udalak instalazioen erabileraren ondorioz sortutako gastuak (gasa, argindarra eta ura) ordainduko ditu; Elkarteak, berriz, aterpearen mantenimenduari dagozkionak (garbiketa, botikina hornitzea) ordainduko ditu edota bertan sortzen den beste edozein, hitzarmen hau indarrean dagoen aldian inbentariatutako tresneria guztiaren zainketa, babesa eta birjartzeaz gain (Inbentariorako ERANSKINA erantsita doa).
  • Eta horrela jasota gera dadin, hitzarmen honen bi ale sinatuko dute, goian aipatutako lekuan eta datan.”