Albisteak

 

Larrabetzuko plan estrategikoa

Udalari dagozkion kontu konplexuei aurre egiteko modu desberdin bat, gardenagoa eta inklusiboa sustatzea da prozesu honen xedea, Larrabetzuko herria 2025. urtean nolakoa izatea nahi den erabakitzeko herritar guztion artean.

Prozesu honen bitartez, Larrabetzuko udalak eztabaida plazaratu nahi du biztanleek herria nolakoa izatea nahi duten erabakitzeko aukera izan dezaten; Udala herriaren beharrak eta desioak kudeatzeko tresna bat baino ez da izango, beraz.