Albisteak

 

Legeak agintzen dauan bezala 2015eko azarotik aurrera beharrezkoa da produktu fitosanitarioak manipulatzeko karneta eukitzea. Hori dala eta, Larrabetzuko Udalak "Nekazaritza produktu fitosanitarioak manipulatzeko oinarrizko kurtsoa" antolatzeko intentzioa dauka.

Kurtsoa 25 ordukoa izango da eta 20 euroko kostua izango dau, ikasle bakoitzeko. Ikastaroa Angulerin izango da.

Datak:

  • Urtarrilak 29-30: 15:00-19:00
  • Otsailak 6-7: 15:00-19:00
  • Otsailak 12-14: 15:00-19:00

Interesatuta dagozan pertsona guztiek udaletxean (goizetan) edo Angulerin (arrastietan) izena emon beharko dabe eta 20 euro ordaindu. Izena emoteko azken eguna, urtarrilak 22.