Albisteak

 

Aurrekontuak egitean herritarren parte-hartzea sustatzeko ekimenen artean, aurten ekimen barritzailea ipini dogu martxan. Kontuan hartuta gastu gehienak egiturazkoak eta finkoak dirala, inkesta bat ipini dogu martxan, eta etxe guztietako postontzietan sartu dogu. Inkestan auzotarrei aurrekontuei egin gura jakezan ekarpen orokorren ganean galdetu deutsegu, eta lehenengoz galdetu dogu zuzenean non gastau 50.000 euroko partidea.

Jasotako ekarpenek balio izan deuskue 2018rako lehentasunak marketako.

Bestalde, eta herritarren parte-hartzea hobetzen edo areagotzen beharrean segiduteko, guztiok herri honen etorkizuna eregiteko partaide izatea sustatzeko partidak areagotu doguz.

2018. urteko aurrekontua prestetako oinarrizko irizpideak

  • Inbertsio Plana Aurrera eramateko diru kopurua handitu 
  • Gizartearen era Ekonomiaren garapena
  • Ingurumen apustua
  • Tokiko azpiegituren hobekuntzea
  • Tokiko elkarteentzako laguntzea
  • Larrabetzu 2025. prozesu partehartzaile martxan jarri

2018ko aurrekontuetan esku-hartze txostena (PDF 704KB)

Gastu-sarreren laburpena (PDF 1,43MB)

2018ko aurrekontuaren egikaritzea (PDF 1,95MB)

2018ko aurrekontuak (PDF 1,61MB)

2018ko aurrekontuen memoria (PDF 684KB)