Albisteak

 

Aurten Larrabetzuko aterpean lo egin daben erromesek emondako dohaintzetatik dator dirua.

Donejakue bideko ostatu-emoile boluntarioen alkarteak, hau da, aterpea kudeatzen dauan alkarteak, 3.500 euro emon deutsoz Larrabetzuko Udalari.

Diru hori LARRABETZUKO familia behartsuei gizarte larrialdiko laguntzinoak emoteko erabiliko da, alkarteak halan eskatu dau eta. Larrabetzuko herriak daukan gizarte laguntzaileak kudeatuko dau, Txorierriko mankomunidadearen bitartez.

Erromes errolda ikusi (PDF 58,7KB)