Albisteak

 

2018 urterako, Elexaldeko txokoa erabiltzeagaitik ordaintzen den kuota eguneratu egingo da. Erabaki hau hartzeko, egingo diren hobekuntzak kontutan eduki ditugu:

  • Teilatuaren konponketa: 10.000 € / 2018. urtean
  • Gas naturala jartzea: 3.500 € / 2017. urtean
  • Tximinia konpontzea: 5.500 € / 2018. urtean

2018. urterako, mantenuko beste konponketa eta hobekuntza txiki batzuk ere egingo dira eta horretarako 2.000 € jarriko dira .
Guzti honen inguruan, erabiltzaileen iritziak eta ekarpenak jaso gura ditugu.
Zure proposamenak,  bialdu posta elektroniko bidez udala@larrabetzu.eus era.
Azaroa eta abenduan jasoko ditugu proposamenak.