Albisteak

 

BHHKPIa (Bizkaiko Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala) 2005. urtean sartu zen indarrean eta 2016ra arteko indarraldia izan du. Urte hauetan bi berrazterketa egon dira, 2009 eta 2012an, Hondakinen Kudeaketa Integralaren eszenarioak eguneratu eta egokitzeko, kudeaketa helburuak eta ereduak eta beharrezkoak ziren azpiegiturak eta inbertsioekin bat egiteko.

Europar Batasunak markatzen duen hiri hondakinen berziklapenaren helburua lortzetik (%50 2020rako; %65 2030rako) urrun gaude. Eta are urrunago materia organikoa gaika  biltzeko tasa; gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera urria zinez %1,14a baino ez dugu lortu.

Horren atzean, beste faktore batzuen artetik, hondakinen kudeaketa estrategia okerra dago; horrek erraustea  ingurumenarekin errespetagarriagoak diren beste alternatiba batzuen gainetik jarri du, adibidez konpostajearen gainetik.

Aurre egin nahi diogun konplexutasunari ezin zaio erantzun bakarra eman, eta aldi berean, erantzun horrekin ezin daitezke gizarte aldaketak sustatu.

Laburbilduz, talde sinatzaileek Larrabetzuko Udalari eskatzen diogu, BFA premia dezala:

  1. BHHKPIaren berrazterketa berehala egin dezan, herritarren partaidetza, gardentasuna, eta oinarrizko datuetan oinarrituta.
  2. II. BHHKPIaren diseinu eta inplementazioa irekia, parte hartzailea eta gardena izan dadila, eta prozesuan hartutako erabakiak lotesleak izan daitezela. Prozesuan nahi duten talde politikoek, sozialek eta sindikalek parte hartu ahal dezaten.
  3. BFAren  heziketa, informazio eta sentsabilizazio kanpainaren helburua  gaiko hondakien bilketa   izan dadila, batez ere materia organiko guztiarena, osoa,  konpostatzeko.
  4. BFAak Europak Hondakinen Kudeaketa Integralaren eremuan ezarritako helburuak eta epeak lortzeko konpromezua har dezan. Eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak eta azpiegiturak zuzen ditzala.

 Onartutako mozioa (PDF 355KB)