Albisteak

 
Gobernu taldekideok jarraitzen dugu pentsatzen hiritar guztiek eskubidea dutela bere iritzia kontuan hartzeko eta herri parte-hartzeak edozein proiekturi mesede egiten diola. 2018ko aurrekontuak prestatzen ari gara eta gure asmoa aurtengo abenduan onartzea da. Udal kontuak dira eta edozein familiaren ekonomian bezala, zelako diru-sarrerak, halako gastuak egin ahal dira. Larrabetzuarron iritzia jakin gura dugu aurrekontuen zirriborroa idatzi eta abenduan onartzeko.

Informazio gehiago (PDF 701KB)