Albisteak

 
Bizkaia osoko argazkizaleek Bilbo Metropolitarraren Eremu Funtzionalaren paisaiak irudikatu ahalko dituzte beren kamarekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak deitutako lehiaketa Bizkaiko argazkizale guztiei zuzenduta dago, eta helburua da eremu funtzional nagusia osatzen duten 35 udalerrietako paisaiak irudikatzea, euren kontzepturik zabalenean.

Ekimen hori 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu da. Aurtengo jardunaldien gai nagusia “kultura-paisaien eraikuntza” da, eta lotuta dago Bilbo Metropolitarraren Lurraldearen Plan Partzialaren berrikusketa-prozesuarekin.

Argazkiak bidaltzeko epea: Azken eguna 2017ko urriaren 27a izango da, ostirala, 13:00etan.

Sariak: Argazki irabazlea 600 eurorekin sarituko da, eta Bizkaibuseko zenbait autobusen kanpoaldean jarriko da ikusgai. Bestalde, 150 euroko 3 sari banatuko dira.

 

Informazio gehiago