Albisteak

 

Larrabetzuko Udalerrian Kutxabanken bulegoak abuztuaren 1etik 28ra arte ixteari jagokonez, Udal honek honako ohar honeek helduarazo gura deutsoz Kutxabanken zuzendaritzeari (bai herrikoari eta bai probintziakoari be):

  • Zerbitzu hori abuztuan ixtearen aurka gagoz, herritar askori eragingo deutsen kalteagaitik.
  • Hil horretan herriko jaiak izaten dira eta bulegoa ixteak eragozpen handiak ekarriko deutsez herriko dendei eta jaien antolatzaileei; izan be, beste herri batzuetara joan beharko dabe euren kudeaketak egiteko.
  • Bildur gara abuztuko itxiera hori aurtengo urtetik aurrera zerbitzu hori gure herritik kentzeko probea baino ez ete dan izango, Laboral Kutxak egin dauen moduan.
  • Sortu ziranetik, bai Bizkaiko Aurrezki Kutxak eta bai Bilboko Aurrezki Kutxak, herri-erakundeak ziranez, herritarrei zerbitzu publikoa emoteko xede garbia eukien. Gaur egun, banku-erakunde horren egoera juridikoa aldatu arren, zerbitzu publiko hori eskeintzeko xede hori ez galtzeko eskatzen deutsagu zuzendaritza horreri.

Arestion adierazotakoa dala bide, ondoko hau eskatzen deutsgu Kutxabanken zuzendaritzari: abuztuan bulegoa ez ixteko eta ohiko zerbitzuari eusteko.