Albisteak

 

Animaliek pertsonei edo ondasunei sor diezazkiekeen eragozpenak edota arriskuak saihesteko helburuarekin, herritarrek Larrabetzuko Udalari kaleko edo bertan behera utzitako animalien berri emango diete.

Debekatuta dago bide publikoan edo orubeetan hegaztiei, txakurrei, katuei eta gainerako kaleko animaliei janaria ematea, hori beren beregi baimendu denean izan ezik.

Animaliaren edukitzaileak eginkariak bide eta esparru publikoetan geratzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu.

Atal honetan ezarritakoa betetzen ez bada, arau-hauste arintzat joko da.