Albisteak

 

Atzo goizean Gaztelumendiko gurutzearen erorketan gertatutakoaren inguruan, Larrabetzuko Udalak zera adierazi nahi du:

  • Lehenengo eta behin, gure elkartasuna adierazi nahi dugu zaurituekin. Udalak bere esku dauden baliabide guztiak jarriko ditu behar duten guztirako.
  • Erortze hau aurrera eramateko, Udalak beharrezkoak diren neurriak, ziurtasunezkoak zein tekniko guztiak, bete izan ditu.
  • Tamalez, neurri guztiak hartuta ere, zoritxarreko istripua gertatu da.
  • Udaleko teknikoek eta erortzearen arduradunek, gertatutakoa argitzeko beharrezkoa den informe teknikoa egingo dute.

Bandoa (PDF 224KB)