Albisteak

 

Berdintasunaren aldeko 64 udalerrik osatutako Berdinsarean adostasunez egindako lana sustatzen dugu. Urtero, gero eta atxikimendu gehiago ditu sareak. 2017an Andoain eta Larrabetzu eta 2016ean Bedia, Oñati eta Ordizia atxiki direnez, Berdinsarearen estaldura Euskadiko biztanleen %78 baino gehiagora iristien da gaur egun.

Sarearen helburua da berdintasunaren alde eta emakumeenganako indakeriaren aurka tokiko gobernuetatik kudeatutako programa eta zerbitzuak bultzatu, indartu, koordinatu eta ebaluatzea.

BERDINSAREAren bidez egindako sareko lanaren bitartez, tokiko erantzunaren eraginkortasuna hobetu nahi da arlo honetan, eta halaber, lotura lanak egin nahi dira tokiko erakundeen eta udalez gaindiko beste erakundeen artean

Jakinarazpena ikusi (JPG 119KB)

 Udalerrien zerrenda ikusi (PDF 90,4KB)