Albisteak

 

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK

  • Gizarte-zerbitzuetako sistemaren oinarrizko unitateak dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Inolako bereizkeriarik egin gabe, herritar guztientzat dira.
  • Jarduera-unitate balioanitzak eta diziplina anitzekoak dira Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuak. Erkidegoaren aldeko ekintzak garatzea da bere helburu nagusia. Horretarako, bere eraginpeko eremuetan, gizarte zerbitzuetako sistemako maila guztietara iristeko modua koordinatu eta kudeatu behar dute.

EGITEKOAK

  • Gure gizartean ditugun eskubide eta baliabideei buruzko informazioa, balioespena eta argibideak ematea biztanleei.
  • Elkarbizitza-zerbitzuak edo programak eta etxean bertan laguntza eskaintzea.
  • Norbanakoak, familiak eta taldeak gizarteratzeko baliabideak eta bitartekoak eskaintzeko esku-hartze programak garatzea eta lehentasuna ematea bazterketa-egoerei aurrea hartzeari.
  • Sentsibilizazioa areagotzeko eta gizartearen partaidetza sustatzeko programak egitea.
  • Prestazio ekonomikoen izapideak kudeatzea.
  • Informazio homogeneoa, koordinatua eta sistematikoa prestatzea.
  • Beren jarduera-eremuan dauden gizarte premiak antzematea.

 Txostena ikusi (PDF 1,42MB)