Albisteak

 

Apirilako plenoan aho batez onartutako adierazpen instituzionala:

Gaztelumendiko monumentua. Kokapen historikoa

Gaztelumendi mendia, 1936ko Guda Zibilean Bilboren defentsarako egindako “Burdin Hesia”ren barruan kokatua dago. 1937ko ekainaren 12an borroka erabakitzailaren ondorioz frankisten tropek defentsarako egindako dispositibo hau apurtzea lortu zuten. Gertaera horren ondoren, hurrengo egunean, ekainak 13, frankisten tropek gure herria  okupatu eta lau hamarkada baino gehiagoko diktadura odoltsuari hasiera eman zioten.

Handik hilabete batzuetara, Bizkaiko aldundian legez kontra agintean ezarri zan gobernuak,  Franco diktadorearen ejertzitoko hildakoak omentzeko Gaztelumendi tontorrean harrizko eta hormigoizko gurutze bat eraikitzeko agindua eman zuen. Monumentu hau “Burdin Hesiaren” apurketa eta ondorengo Bilboren okupazioaren 1. urteurrenaren bezperatan inauguratu zen.

Gaztelumendiko monumentuaren  sinbologia eta gaur egungo egoera.

Gaztelumendiko Gurutzeak  duen sinbologia (eta une honetan hondamen egoera eta berehalako erortze arriskua ikusirik), Larrabetzuko Udalak ondoko neurri hauek hartzea erabakitzen du:

  • Gaztelumendiko gurutzea lurrera  botatzea.
  • Monumentu horren kokalekuaren balio sinbolikoa eta eraikina egin zen uneko testuinguru historikoa kontuan hartuta, Udal honek, hantxe bertan, eta Larrabetzu frankisten tropek okupatu zutela 80 urte betetzen direla eta antolatutako ekintzak aprobetxatuz, ohorezko plaka/monolito/eskultura bat jarriko du askatasunaren alde eta faxismoaren kontra borrokatu eta hildako borrokalariak omendu eta gogoratzeko.

Oharra: aprobetxatu daitezke botatako harri batzuk egin behar dana egiteko.