Albisteak

 

Leku Erakundeentzako Lege berriaren 82. artikuluan agertzen denez, “euskal leku-erakundeek herri galdeketa irekiak burutzeko aukera izango dute politika edo erabaki publikoen inguruan”. Kontsulta ez da loteslea izango, baina gobernu taldearen asmoa emaitzak eta emandako boto kopurua kontuan hartzea da, azken erabakia hartze aldera. Gobernu taldeak galdeketa hau lehen urratsa izatea nahi du, herriari ahotsa eman eta etorkizunean intereseko edozein gairi buruz galdetu ahal izateko.

ZER GALDETUKO DA?
Errebale 2ko eraikin publikoaren izena. 4 aukera egongo dira:

  1. URIAURRE JAUREGIA: Jauregia bera kokatuta dagoen leku fisikoan oinarritzen da.
  2. URIKO JAUREGIA: Uria izen dotorea berreskuratzeko aukera. Alde historikoaren ondoan aspaldiko palazio edo jauregi bat egon zela identifikatzen dau.
  3. ERREBALE JAUREGIA: Larrabetzuko historia, eraikinaren kokapena, toponimia eta dagoen lehen lekukotasun idatzia kontuan hartuz.
  4. SARRIKOLEA JAUREGIA: Sarrikoleatarrak bertan bizi izan ziran urte askotan. Beste gauza batzuen artean, Sarrikolea elizgizon haien diruei esker mendetan zehar eskola izan zen Larrabetzun.

Aukera bat baino ezin izango da bozkatu.
Izenen nondik norakoak (PDF 1,39MB)

  • NORK EMAN AHAL IZANGO DU BOTOA? Larrabetzun erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona guztiek.
  • NOIZ EGINGO DA BOZKETA? Apirilaren 24tik 30era bitartean.
  • NOLA EGINGO DA BOZKETA? Bozketa sistema telematikoaren bidez burutuko da, web orri honetan kontsultarako sortutako orrialde berezian.