Albisteak

 
Bizkaiko Done Jakue bidearen lagunek luzatu zuten proposamena. Udalagaz harremanetan jarri eta begi onez ikusi zen aterpea zabaltzea igazko arrakasta ikusita, Udal gobernuak eta Bizkaiko Santiago lagunakaz kontrastatuta, aurten aterpea lehenago eta beste toki batean zabalduko da. ERREBALE 2ko goiko solairuan inbertsio txiki batzuk egingo dira (dutxak jarri eta gela berri bat antolatu) eta apirilean zabalduko da aterpea. 18 lagunentzako lekua egon da guztira bertan.