Albisteak

 

Olioa batzeko, udalek litro biko edukiera eta heldulekuak dituzten potoak jarriko dituzte herritarren eskura Etxean, sei-zazpi litro landare-olio erabiltzen ditu pertsona bakoitzak urtean. Olio-hondakinak saneamendu-sarera isurtzen badira, zailagoa eta garestiagoa da hondakin-ura araztea. Olioa behar bezala bereizten bada, hondakinen tratamenduaren faktura merkatzen da, eta biodiesel gisa ere berrerabil daiteke, esate baterako. Hori errazteko, Txorierriko Mankomunitateko udalek plastikozko poto batzuk jarriko dituzte herritarren eskura, litro biko edukierakoak eta eskulekuekin.

Apiriletik aurrera eta izakinak amaitu arte, hemen eskura ditzakezu olio-hondakinak biltegiratzeko potoak: LARRABETZU: Liburutegian.

Txorie rriko Zerbitzuen Mankomunitateak etxeko olio jaso eta bererabiltzearen aldeko apustua egin du. Horretarako, udalerrietan 30 edukiontzi berezi daude erabilitako olioa uzteko, betiere plas tikozko botiletan. Edukiontzietako batzuk mugikortasun murriztuko pertsonentzat gaituta daude. Bilketa errazteko, udalek litro biko edukiera eta heldulekuak dituzten plastikozko potoak jarriko dituzte herritarren eskura, izakinak amaitu arte, etxeko olioa bertan gorde dezaten, gero bir ziklatzeko. Erraza da ho riek erabiltzea: nahikoa da, hotza dagoenean, olioa bahetzea eta plastikozko edozein botiletan isurtzea. Botila itxitakoan, edukiontziotan utz daiteke. Herritarrek olioa batzeko konpromisoa hartu behar dute. Etxean sortzen diren hondakin guztien artean, olioak berebiziko garrantzia du: batetik, etxeetan ohiko hondakina delako. Izan ere, pertsona bakoitzak erabilitako landare-olioaren sei-zazpi litro sortzen ditu urtean. Eta bestetik, olioak kutsatzeko ahalmen handia duelako. Etxean erabiltzen dugun olioa saneamendu-sarera isurtzen bada, litro bakar batek 40.000 litro ur kutsa ditzake; hau da, pertsona batek bere etxean urtebetean kontsumitzen
duena be zain beste. Adibide bat jartzearren, frijitzearen ondorioz, landare-olio erabiliak aldaketa eta alterazio kimikoak ditu. Beraz, haren karga kutsatzailea hondakin- urena baino 5.000 bider handiagoa da, eta haren arazketa, 700 bider garestiagoa. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ikerketa batek 0,46 euroan zenbatetsi zuen erabilitako landare-olio litro bat araztearen kostua.

Baina beste arazo batzuk ere dakartza. Adibidez, karraskarien elikagai bihurtzen da, eta horrenbestez, halako animaliak ugaltzeko bidea ematen du. Olio eta koipeak uretan askatzen badira, zaildu egiten dira aireztapena eta fotosintesia –izan ere, eguzki-erradiazioa xurgatzen dute–; beraz, baita urazaleko oxigenazioa ere, eta horrek berez garbitzeko ahalmena mugatzen du. Horrez gain, ur kantitate handia behar da hura tratatzeko.

Biodiesela

Ondorio kutsagarri eta ekonomikoez aparte, olioa komunetik edo harraskatik behera botatzen bada, beste modu batzuetan berrerabiltzeko eraldatu daitekeen material bat ari gara alferrik galtzen. Batzuek xaboi eta kandelak egiteko erabiltzen dute. Txorierriko Manko mu nita teak, aldiz, biodiesela egitera bideratzen du bildutako olioa. Erregai ho rrek ez du sufrerik bere osaeran; beraz, ez du “euri azidoa” eragiten duen SO2-rik sortzen motorretako ihes-hodietako gasetan. Gainera, gasolioaren aldean karbono-eduki txikiagoa du bere osaeran; hortaz, errekuntzan karbonooxidoen isurketak ere murrizten dira.
“Erabili eta botatzearen” kultura aldatzea eta baliabideak hobeto erabiltzea guztion lana da. Harekin bat egiteko, Manko munitatearen webgunean aurki daiteke olioa birziklatzeko edukiontzien kokalekuari buruzko informazio guztia, baita hondakin mota bakoitzerako edukiontzi bereziei eta horiek erabiltzeko moduari buruzkoa ere.