Albisteak

 

Elexaldeko auzoan trafikoaren abiaduragaz dagoen arazoari aurre egiteko, Larrabetzuko Udalak pauso batzuk eman ditu: 2015 urtean Aldundiari gutun bat bidali  zitzaion arazoa azaltzeko. Udalaren ustez, autoen abiadura murrizteko, errepidean aldaketa batzuk egin behar dira: semaforoak dauden tokietan bideko pasabideak aldatu eta igo, …

2016 urtearen amaieran, Udalak Aldundira beste gutun bat bidali zuen, arazoa soluzionatzeko beharraren premia azalduz. Baina otsailean Aldunditik jasotako erantzunak ez du arazoa konpontzen. Egindako proposamen gauzatzeko dauden arazoak aipatzen dituzte.

Gaiaren larritasuna ikusita, Larrabetzuko Udalak bi ekimen jarri ditu martxan:

  • Martxoaren 7an, Aldundiko teknikoekin batzartu da. Bertan, Udalak bi irtenbide planteatu ditu autoen abiadura moteltzeko. Udalak adierazi du obrak edo inbertsioak egiteko prest dagoela eta Aldundiko teknikoek egindako proposamenak aztertzeko konpromisoa hartu dute.
  • Abiadurak sortutako arazoak  Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailaren ardura direla ikusita, Udala Ertzaintzagaz kontaktuan jarri da. Kezka planteatzean, Ertzaintzak, martxoaren 13tik aurrera, Elexalde inguruan abiadura kontrolak, GOIZETAN/ARRATSALDETAN, jarriko direla komunikatu du.

 Bandoa (PDF 126KB)