Albisteak

 

Herritar agurgarria:

Udal honen lehentasunetako bat ingurumena zaintzea eta gure lurra kontserbatzea da. Azken urteotan, mekanismo efiziente eta iraunkorragoak ezarri ditugu hiri-hondakinak kudeatzeko. Horretarako, edukiontzi ezberdinak jarri ditugu, udalerrian sortzen diren hondakinak sailkatu, berrerabili eta birziklatu ahal izateko.

Jakin badakigu pertsona askok jada bat egin duzuela Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera gauzatzen dugun autokonpost proiektuarekin, eta gainerakooi egitasmoarekin bat egitera animatu nahi zaituztegu.

Hondakin organikoak birziklatzea sustatu nahi dugu; izan ere, oso garrantzitsua da, aukera asko eskaintzen baitizkie lur-eremua, baratzea edo lorategia duten etxebizitzetan bizi direnei. Janari hondakinetatik eta neuri txikitan jasotako inausteka eta soropil-hondarretatik, gure auzokoek konpost propioa sortu ahalko dute. Balio handiko baliabidea da;
hondakin organikoak lurrarentzako ongarri bihurtzen ditu, eta gainera, ez du usainik sortzen. Horrez gain, garraioak eta hondakinen tratamenduak sortzen dituzten ingurumen-arazoak murrizten laguntzen du.

Mankomunitateak erabat doan ematen die beharrezko materiala autokonposta egin nahi duten pertsonei: 340 litroko konpost-ontzi bat (diseinua dela eta, oso leku txikia hartzen du, eta oso ongi integratzen da lorategian), aireztagailu bat, azeleragailu bat eta azalpen-gida bat.
Martxoaren amaieran bi tailer emango dira izen-eman duten pertsonentzat. Data, leku eta ordutegiari buruzko informazioa telefono bidez jakinaraziko zaie, ondoen datorkiena hauta dezaten. Halaber, beharrezko informazioa emango zaie, eta sor daitezkeen zalantzak argituko dira. Honako hauen bitartez eman daiteke izena: Whatsapp edo dei bidez
(682797483 telefonora), posta elektroniko bidez (info@txorierrikonposta.com) edo Mankomunitateko telefonora deituta (94 454 03 50 telefonoan; Esther  da erreferentziazko pertsona).

Guztion lana da lortzea Larrabetzu ingurumenarekiko udalerri iraunkor eta konprometituagoa izan dadin. Jaso ezazu agur bero bat,

Iñigo Gaztelu
Larrabetzuko Alkatea